Erakusketa ibiltariaren hurrengo eta azken geltokia: Usurbil!
Udatik hona, “Alcer Gipuzkoa, 50 urteko ibilbidea” erakusketa ibiltaria Gipuzkoako 4 herri ezberdinetan izan da, gure historia herritarrengana hurbilduz eta bost hamarkada hauetan egindako lana ezagutaraziz. Erakusketa honen bidez, gure ibilbidea partekatu dugu, giltzurrun gaixotasuna duten pertsonei ikusgarritasuna eman diegu, eta organo emiatzaren inguruko sentsibilizazioan zein giltzurrun osasunari buruzko prestakuntzan eta informazioan egiten dugun lana
- Publicado en Uncategorized @eu
Azaroaren 5a, Zaintzalearen Eguna
Gaur, zaintzen duen horri egiten diogu aitortza. Ez da beti ikusten. Baina beti da garrantzitsua. Zaintzeak ere aitortza merezi duelako. Zaintzea… hor egotea da.Laguntzea, bidelagun izatea, eustea, entzutea eta denbora eskaintzea.Laguntzea, autonomia kendu gabe.Beste pertsona bat zaintzea da, zaintzen duenak ere zaintza behar duela ahaztu gabe. 2026ko azaroaren 5ean, Zaintzailearen Eguna ospatzen dugu. Egun hau
- Publicado en Uncategorized @eu
Alcer Gipuzkoa Urola Garaian!
Gure kokapenak Donostian izateak ez du esan nahi lurraldeko gainerako tokietatik urrun gaudenik. Lurraldeko erakunde garen momentutik, gure konpromisoa Gipuzkoa osora iristea eta behar duten pertsonengandik gertu egotea da. Horregatik, aurten, gure 50. urteurrena dela eta, Urola Garaiko eskualdera ere gerturatu nahi izan dugu, eta Zumarragako Ospitalean kanpaina berezi bat jarri dugu martxan. Ekainetik urte
- Publicado en Uncategorized @eu
Urriaren 10ean osasun mentalaren munduko eguna ospatu zen!
Alcer Gipuzkoak egun honekin bat egiten du; giltzurrun gaixotasuna duten pertsonentzat osasun mentalak duen garrantzia azpimarratuz. Gure osasun fisikoa zaintzen dugun bezalaxe zaindu behar dugu gure osasun mentala. Egunero gure osasun emozionala zaindu dezagun. Ausarta izatea laguntza profesionala eskatzea da!
- Publicado en Uncategorized @eu
Alcer Gipuzkoako historiaren erakusketa Gipuzkoatik barrena dabil!
Oraingoan, “Alcer Gipuzkoa, 50 urteko ibilbidea” erakusketa Hernaniko Biteri Kultur Etxean kokatu dugu, herritar guztiontzat eta bertatik pasako zaretenontzat ikusgai dagoelarik. Erakusketa irailaren 25etik urriaren 9ra ikus dezakezu. Aukera bikaina da Alcer zer den, nola sortu zen eta 50 urte hauetan zer nolako bilakaera izan duen jakiteko, organo emaitzaren alde egindako lana ezagutarazteko eta giltzurrun
- Publicado en Uncategorized @eu
Erakusketa ibiltariak lekuz aldatzen du!
Zumaian astebetez egon eta gero, “Alcer Gipuzkoa, 50 urteko ibilbidea” erakusketa Donostiara lekualdatzen da, Donostian dagoen Egiako Kultur Etxera hain zuzen. Zehazki, bi asteetan zehar, 2026ko irailaren 9tik irailaren 24ra bitartean erakusketa biztanleria guztiarentzat eskuragai egongo da ondorengo ordutegian: -Egia Kultur Etxea (Donostia) -2026/09/09 – 2026/09/24 -Astelehenetik ostiralera -10:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:30.
- Publicado en Uncategorized @eu
Osasun diagnostiko baten aurrean ez zaude bakarrik
Eta, orain zer?. Zer gertatuko da aurrerantzean nire osasunarekin?, gai izango naiz lanean jarraitzeko? Osasun diagnostiko bat jasotzeak bizitza hankaz gora jartzen du momentu batean. Bat-batean, erantzunik gabeko galdera asko, beldurrak, zalantzak eta ziurgabetasuna agertzen dira. Bide honetan ez zaude bakarrik. Alcer Gipuzkoak 40 urtez arreta psikosozialeko zerbitzua martxan du eta egoera berriaren onartzearekin lagun
- Publicado en Uncategorized @eu
Erakusketa ibiltariarekin jarraitzen dugu!
“Alcer Gipuzkoa, 50 urteko ibilbidea” erakusketa Donostiako Unibertsitate Ospitalean udara osoan egon ondoren, oraingoan leku berri batera mugitu da, Zumaiako Alondegia Kultur Etxera, Oxford Aretora, hain zuzen ere. Atzotik, irailaren 1etik irailaren 8ra bitartean, erakusketa biztanleria guztiarentzat eskuragai egongo da, 18:30etatik 20:30etarako ordutegian. Astebeteko iraupena izango du eta gerturatzen zaretenok Alcer Gipuzkoaren istorioari buruz ezagutzeko aukera
- Publicado en Uncategorized @eu
Alcer Gipuzkoa gurpilen gainean!
Elkartea inoiz baino biziago dago! Alcer Gipuzkoa gurpilen gainean dabil Donostiako kaleetan zehar, giltzurrun funtzioaren prebentzioari eta organo emaitzari buruzko kontzientzia zabaltzen. Elkartea ikustarazteko kanpaina abian jarri da eta horretarako, errotulatua dagoen autobus bat mugimenduan dago. “Guztiaren gainetik komunitatea gara / Ante todo somos comunidad” lelopean, astero norabide ezberdineko autobus bat Donostiatik zehar martxan dabil
- Publicado en Uncategorized @eu
Revista Botika XXI-n elkarrizketa
Alcer Gipuzkoa eta Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargo Ofizialaren artean sinatutako akordioa dela eta, Arantxa Lazkano, elkarteko lehendakaria, Revista Botika XXI-n elkarrizketatua izan da, 2026ko uztailaren 9an publikatu dena. Jakina da giltzurrun gaixotasun kronikoa biztanlerian gaixotasunik ezezagunetako bat dela. Hasierako faseetan sintomak ez dira antzematen eta honek diagnotiko goiztiarra zailtzen du. Gainera, %40a baino gehiagoko infradiagnostiko tasa
- Publicado en Uncategorized @eu









