Aholkularitza dietetiko nutrizionala
Elikaduraren inguruan giltzurrun gutxiegitasun kronikoa duten pertsonek aurkeztu duten jakin-mina eta gaixotasunaren etapa bakoitzean egoera nutrizional egoki batean mantentzearen garrantzia da elikapen eta dietetika aholkularitza zerbitzua egotearen arrazoia.
Elikadura zerbitzu honen helburua giltzurrun gaixoek elikatzeko modu egokienaren inguruan dituzten kezkak konpontzea litzateke, jasaten duten giltzurrun gaixotasunaren tratamendua kontutan harturik. Elikadura tratamendu honen faktore garrantzitsu bat da, alde batetik, egoera elikagarri ezin hobeago batean egoten laguntzen du, ager daitezkeen zailtasunak saihestuz eta bestetik gaixotasunaren ondorioz agertutako sintomatologia gutxituz eta famili eta gizarte integrazioa bultzatuz.
Aholkularitza dietetikoa eta emandako ikastaro eta hitzaldien bitartez gaixo guztietara iristen saiatzen gera, bizi kalitate egoki bat izateko behar dituzten aholku dietetikoak emateko eta honela egoera nutrizional eta beraz bizi kalitatea hobetzeko asmotan gaur eguneko gizartean.
Emaila: dietetika@alcergipuzkoa.org
Tlfnoa: 943-469047
Lokal Soziala: Real Cía Gipuzkoana de Caracas 12, behea