Erakusketa ibiltariaren hurrengo eta azken geltokia: Usurbil!
Udatik hona, “Alcer Gipuzkoa, 50 urteko ibilbidea” erakusketa ibiltaria Gipuzkoako 4 herri ezberdinetan izan da, gure historia herritarrengana hurbilduz eta bost hamarkada hauetan egindako lana ezagutaraziz.
Erakusketa honen bidez, gure ibilbidea partekatu dugu, giltzurrun gaixotasuna duten pertsonei ikusgarritasuna eman diegu, eta organo emiatzaren inguruko sentsibilizazioan zein giltzurrun osasunari buruzko prestakuntzan eta informazioan egiten dugun lana lurralde osora hurbildu dugu.
Ibilbide ibiltariari amaiera emango diogu Usurbilen!
Azaroaren 9tik 22ra, Sutegi Erakustaretoan (Usurbil) izango gaituzue, gure ibilbidea eta 50 urte hauetan egindako lana ezagutzeko.
Azken geltoki honen ondoren, erakusketa Alcer Gipuzkoaren lokal sozialean jarriko da, gure historia ezagutu nahi duten pertsona guztiengana hurbiltzen jarraitzeko.


