Giltzurrun gutxiegitasun kronikoa – Sarrera
Giltzurrun Gutxiegitasun Kronikoak (GGK) osasun arazo gero eta garrantzitsuagoa suposatzen du bere eragina eta prebalentzia goruntz dihoazelako azken urte hauetan.
Morbilitate kardiobaskular altuko gaitza da GGKa, zeinean diagnosi bizkorrak, Nefrologia zerbitzura bideratzeak eta disziplina anitzeko lantaldeetako zereginak, dialisi hasieraren atzerapena erraztu dezakete, morbilidadea hobetu eta pazienteen bizi kalitatea hobetu ere.
GGKaren diagnosia eta tratamentu bizkorra garrantzitsuak dira pronostikorako, eta horren baitan egongo da giltzurrunaren ordezkako tratamentuaren beharra etorkizuenean.
GGKak gero eta osasun arazo haundiagoa suposatzen du intzidentzia eta prebalentzia kontutan hartzen baditugu. 2006. urtean “Giltzurrunaren Egun Mundiala” ospatu zen lehenengoz, martxoko bigarren ostegunean, giltzurrun gaixotasunaren garantziaz biztanlegoari, profesionalei, eta osasun eta gizarte zerbitzuetako administradoreei informatu ahal izateko, giltzurrun gutxiegitasun kronikoaren atzemate bizkorra eta larritasun egoerak aurreikusteko.