Osasun diagnostiko baten aurrean ez zaude bakarrik
Eta, orain zer?. Zer gertatuko da aurrerantzean nire osasunarekin?, gai izango naiz lanean jarraitzeko? Osasun diagnostiko bat jasotzeak bizitza hankaz gora jartzen du momentu batean. Bat-batean, erantzunik gabeko galdera asko, beldurrak, zalantzak eta ziurgabetasuna agertzen dira.
Bide honetan ez zaude bakarrik. Alcer Gipuzkoak 40 urtez arreta psikosozialeko zerbitzua martxan du eta egoera berriaren onartzearekin lagun zaitzake.
Espazio seguru eta goxo bat, entzungo eta ulertuko zaituen komunitate bat, laguntza profesionala eta emozionala momentu oro eta hainbat tramiteren kudeaketarekin laguntza eta orientazioa aurkituko dituzu Alcer Gipuzkoan.
Zure bidelagun gara. Diagnostikoaren lehen egunetik eta urrats bakoitzean.