Giltzurrun trasplantea
Giltzurrun trasplantea Giltzurrun porroterako tratamentu eraginkorrena bezala ezaguna da giltzurrun trasplantea. Arrakasta duen giltzurrun trasplante batek giltzurrun funtzioa guztiz ordezkatu dezake.
Emaile osasuntsu baten eskutik iritsi daiteke giltzurruna, jasotako pertsonaren senitartekorenbat edo hildako pertsona bat. Gaur egun, trasplantatutako giltzurrun gehienak hildako emaileetatik datoz.
EAEan giltzurrun trasplanteak egiten diren Osasun Zentrua Gurutzetako Ospitalea da.
Trasplante Koordinatzailea da jaso eta izan daitezken emaileen aukeraketa zorrotza egiten duen profesionala.
Aldaka aldean ezartzen da trasplantatuko giltzurruna, pazientearen abdomenaren eskuin edo ezkerretara. Giltzurrun trasplantea jaso duten pertsonak botika inmunosupresoreak hartu behar izaten dituzte atzerabotatzea saiesteko.