Dialisia
Giltzurrunaren funtzioa %15-10en azpitik dagoenean, ordezkako tratamenturenbat egitea beharrezkoa izaten da.
Dialisia, hondakin produktuak eta gehiegizko ur kopurua odoletik kentzearen prozesuari deitzen diogu. GGK terminalean dauden giltzurrunak egin ezin dituzten funtzioak.
Bi dialisi mota daude:
Hemodialisia:
Odoleko likidoak eta hondakinak baztertzeko prozesua da hemodialisia, gorputz kanpoko zirkuitu baten bitartez eta hemodialisi edo giltzurrun artifizial makinaren bitartez.
HD tratamentuan dauden giltzurrun gaixoak, salbuespenak salbu, hasteko hiru HD saio behar izaten dituzte, txandakako egunetan, 4 orduetakoak gutxi gora behera bakoitza, Osasun zentru batean.
Gipuzkoan, HD saioak egiten dituzten Osasun zentruak, Donostia Unibertsitate Ospitalea, Policlinica de Gipuzkoa eta Zumarragako Zonaldeko Ospitalea dira.
Dialisi Peritoneala:
Dialisi mota honetan, odola gorputzaren barruan garbitzen da bertako zuntz bat erabiliz iragazki moduan, peritoneoa.
Barrunte peritonealean dialisirako espreski prestatutako likidoa jartzen denean, zuntzak iragazki papera betetzen du. Hondakinak eta odoleko gehiegizko likidoa irekiera txikietatik pasatzen da likido dializantera. Horrela, hondakinak eta gehiegizko likidoa gorputzetik atera eta deuseztatu egiten dira.
CAPD- Jarraikako Etxeko Dialisi Peritonealean, likido dializatzailea barrunte peritonealean uzten da ordu batzutan hurrengo hartu-ematerarte, odoleko gehiegizko likido eta hondakinak hartu ditzan. Aldatzea esaten zaio erabilitako likidoa ateratzeari eta garbia sartzeari.
Likido hau pazienteak aldatu behar du, bere etxean, orokorrean hiru aldiz egunean, goizean, eguerdian eta gauean.
DPAk Dialisi Peritoneal Automatizatua esan nahi du , etxean egiten den dialisi mota da makina zikladora baten bitartez. DPA gauez egiten da, pazienteak lo egiten duen bitartean, makina baten laguntzarekin zeinak likidoen hartu-ematea egiten duen gutxi gora behera 9 orduko prozesuan, konektatzetik deskonektatu arte.
Gipuzkoan bi Dialisi Unitate daude, bata Donostia Unibertsitate Ospitalean eta bestea Zumarragako Zonaldeko Ospitalean, dailisi peritoneal tratamentuan dauden pazienteak gainbegiratzen dituztenak.