Erakusketa ibiltariarekin jarraitzen dugu!
“Alcer Gipuzkoa, 50 urteko ibilbidea” erakusketa Donostiako Unibertsitate Ospitalean udara osoan egon ondoren, oraingoan leku berri batera mugitu da, Zumaiako Alondegia Kultur Etxera, Oxford Aretora, hain zuzen ere.
Atzotik, irailaren 1etik irailaren 8ra bitartean, erakusketa biztanleria guztiarentzat eskuragai egongo da, 18:30etatik 20:30etarako ordutegian. Astebeteko iraupena izango du eta gerturatzen zaretenok Alcer Gipuzkoaren istorioari buruz ezagutzeko aukera izango duzue.

