Skip to main content

Alcer Guipuzkoa

Lokal soziala ( Amara) : 943 469 047

Ordutegia: 08:00-13:00 

Ospitalea : 943 473 636

Ordutegia: 08:00-15:00

Alcer Gipuzkoa Urola Garaian!

Astelehena, 19 urria 2026 por

Gure kokapenak Donostian izateak ez du esan nahi lurraldeko gainerako tokietatik urrun gaudenik. Lurraldeko erakunde garen momentutik, gure konpromisoa Gipuzkoa osora iristea eta behar duten pertsonengandik gertu egotea da. Horregatik, aurten, gure 50. urteurrena dela eta, Urola Garaiko eskualdera ere gerturatu nahi izan dugu, eta Zumarragako Ospitalean kanpaina berezi bat jarri dugu martxan. Ekainetik urte

Alcer Gipuzkoak egun honekin bat egiten du; giltzurrun gaixotasuna duten pertsonentzat osasun mentalak duen garrantzia azpimarratuz. Gure osasun fisikoa zaintzen dugun bezalaxe zaindu behar dugu gure osasun mentala. Egunero gure osasun emozionala zaindu dezagun. Ausarta izatea laguntza profesionala eskatzea da!

Oraingoan, “Alcer Gipuzkoa, 50 urteko ibilbidea” erakusketa Hernaniko Biteri Kultur Etxean kokatu dugu, herritar guztiontzat eta bertatik pasako zaretenontzat ikusgai dagoelarik.  Erakusketa irailaren 25etik urriaren 9ra ikus dezakezu. Aukera bikaina da Alcer zer den, nola sortu zen eta 50 urte hauetan zer nolako bilakaera izan duen jakiteko, organo emaitzaren alde egindako lana ezagutarazteko eta giltzurrun

Zumaian astebetez egon eta gero, “Alcer Gipuzkoa, 50 urteko ibilbidea” erakusketa Donostiara lekualdatzen da, Donostian dagoen Egiako Kultur Etxera hain zuzen.  Zehazki, bi asteetan zehar, 2026ko irailaren 9tik irailaren 24ra bitartean erakusketa biztanleria guztiarentzat eskuragai egongo da ondorengo ordutegian: -Egia Kultur Etxea (Donostia) -2026/09/09 – 2026/09/24 -Astelehenetik ostiralera -10:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:30. 

Eta, orain zer?. Zer gertatuko da aurrerantzean nire osasunarekin?, gai izango naiz lanean jarraitzeko? Osasun diagnostiko bat jasotzeak bizitza hankaz gora jartzen du momentu batean. Bat-batean, erantzunik gabeko galdera asko, beldurrak, zalantzak eta ziurgabetasuna agertzen dira. Bide honetan ez zaude bakarrik. Alcer Gipuzkoak 40 urtez arreta psikosozialeko zerbitzua martxan du eta egoera berriaren onartzearekin lagun

“Alcer Gipuzkoa, 50 urteko ibilbidea”  erakusketa Donostiako Unibertsitate Ospitalean udara osoan egon ondoren, oraingoan leku berri batera mugitu da, Zumaiako Alondegia Kultur Etxera, Oxford Aretora, hain zuzen ere.  Atzotik, irailaren 1etik irailaren 8ra bitartean, erakusketa biztanleria guztiarentzat eskuragai egongo da, 18:30etatik 20:30etarako ordutegian. Astebeteko iraupena izango du eta gerturatzen zaretenok Alcer Gipuzkoaren istorioari buruz ezagutzeko aukera

Alcer Gipuzkoa gurpilen gainean!

Ostirala, 21 abuztua 2026 por

Elkartea inoiz baino biziago dago! Alcer Gipuzkoa gurpilen gainean dabil Donostiako kaleetan zehar, giltzurrun funtzioaren prebentzioari eta organo emaitzari buruzko kontzientzia zabaltzen. Elkartea ikustarazteko kanpaina abian jarri da eta horretarako, errotulatua dagoen autobus bat mugimenduan dago. “Guztiaren gainetik komunitatea gara / Ante todo somos comunidad” lelopean, astero norabide ezberdineko autobus bat Donostiatik zehar martxan dabil

Revista Botika XXI-n elkarrizketa

Ostirala, 14 abuztua 2026 por

Alcer Gipuzkoa eta Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargo Ofizialaren artean sinatutako akordioa dela eta, Arantxa Lazkano, elkarteko lehendakaria, Revista Botika XXI-n elkarrizketatua izan da, 2026ko uztailaren 9an publikatu dena.  Jakina da giltzurrun gaixotasun kronikoa biztanlerian gaixotasunik ezezagunetako bat dela. Hasierako faseetan sintomak ez dira antzematen eta honek diagnotiko goiztiarra zailtzen du. Gainera, %40a baino gehiagoko infradiagnostiko tasa

Ordutegia Aste Nagusian

Asteartea, 11 abuztua 2026 por

Donostiako Aste Nagusia dela eta Alcer Gipuzkoak ordutegi berezia izango du.  Elkartea IREKITA egongo da aste guztian kolektiboaren beharrei erantzuteko ondorengo ordutegian:  09:00- 13:00 943 46 90 47 / 943 47 36 36  alcer@alcergipuzkoa.org 

Beste behin, Alcer Gipuzkoako Tipi Tapa taldeak ez du etenik udaran.  Honen adierazgarri dira Gipuzkoako leku ezberdinetara astero antolatuak dituzten irteerak: Donostia, Getaria, Irun… Taldeak osteguneroko ibilbide osasuntsuen ohitura mantentzen du, harremanak estutzeaz eta esperientziak partekatzeaz gain, talde kohesioa eta kohesio soziala sustatuz.  Anima zaitez eta parte hartu!