Osasun diagnostiko baten aurrean ez zaude bakarrik
Eta, orain zer?. Zer gertatuko da aurrerantzean nire osasunarekin?, gai izango naiz lanean jarraitzeko? Osasun diagnostiko bat jasotzeak bizitza hankaz gora jartzen du momentu batean. Bat-batean, erantzunik gabeko galdera asko, beldurrak, zalantzak eta ziurgabetasuna agertzen dira. Bide honetan ez zaude bakarrik. Alcer Gipuzkoak 40 urtez arreta psikosozialeko zerbitzua martxan du eta egoera berriaren onartzearekin lagun
- Publicado en Uncategorized @eu
Erakusketa ibiltariarekin jarraitzen dugu!
“Alcer Gipuzkoa, 50 urteko ibilbidea” erakusketa Donostiako Unibertsitate Ospitalean udara osoan egon ondoren, oraingoan leku berri batera mugitu da, Zumaiako Alondegia Kultur Etxera, Oxford Aretora, hain zuzen ere. Atzotik, irailaren 1etik irailaren 8ra bitartean, erakusketa biztanleria guztiarentzat eskuragai egongo da, 18:30etatik 20:30etarako ordutegian. Astebeteko iraupena izango du eta gerturatzen zaretenok Alcer Gipuzkoaren istorioari buruz ezagutzeko aukera
- Publicado en Uncategorized @eu
Alcer Gipuzkoa gurpilen gainean!
Elkartea inoiz baino biziago dago! Alcer Gipuzkoa gurpilen gainean dabil Donostiako kaleetan zehar, giltzurrun funtzioaren prebentzioari eta organo emaitzari buruzko kontzientzia zabaltzen. Elkartea ikustarazteko kanpaina abian jarri da eta horretarako, errotulatua dagoen autobus bat mugimenduan dago. “Guztiaren gainetik komunitatea gara / Ante todo somos comunidad” lelopean, astero norabide ezberdineko autobus bat Donostiatik zehar martxan dabil
- Publicado en Uncategorized @eu
Revista Botika XXI-n elkarrizketa
Alcer Gipuzkoa eta Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargo Ofizialaren artean sinatutako akordioa dela eta, Arantxa Lazkano, elkarteko lehendakaria, Revista Botika XXI-n elkarrizketatua izan da, 2026ko uztailaren 9an publikatu dena. Jakina da giltzurrun gaixotasun kronikoa biztanlerian gaixotasunik ezezagunetako bat dela. Hasierako faseetan sintomak ez dira antzematen eta honek diagnotiko goiztiarra zailtzen du. Gainera, %40a baino gehiagoko infradiagnostiko tasa
- Publicado en Uncategorized @eu
Ordutegia Aste Nagusian
Donostiako Aste Nagusia dela eta Alcer Gipuzkoak ordutegi berezia izango du. Elkartea IREKITA egongo da aste guztian kolektiboaren beharrei erantzuteko ondorengo ordutegian: 09:00- 13:00 943 46 90 47 / 943 47 36 36 alcer@alcergipuzkoa.org
- Publicado en Uncategorized @eu
Tipi Tapa kilometroak egiten ari da!
Beste behin, Alcer Gipuzkoako Tipi Tapa taldeak ez du etenik udaran. Honen adierazgarri dira Gipuzkoako leku ezberdinetara astero antolatuak dituzten irteerak: Donostia, Getaria, Irun… Taldeak osteguneroko ibilbide osasuntsuen ohitura mantentzen du, harremanak estutzeaz eta esperientziak partekatzeaz gain, talde kohesioa eta kohesio soziala sustatuz. Anima zaitez eta parte hartu!
- Publicado en Uncategorized @eu
Alcer Gipuzkoa OSI Donostialdeko buletinean (288 zenbakia)
Alcer Gipuzkoak duela ia bi aste elkartearen 50 urteurreneko erakusketa ibiltaria jarri zuen Donostia Unibertsitate Ospitaleko sarreran eta honen berri eman da Donostialdea ESIko barne buletin informatiboan.
- Publicado en Uncategorized @eu
Donostiako Unibertsitate Ospitalean “Alcer Gipuzkoa, 50 urteko ibilbidea” erakusketa ikusgai!
50. urteurrena dela eta, Alcer Gipuzkoak ekainaren 5ean Oronan ospatu zuen ekitaldi nagusian, elkartearen ibilbideari buruzko erakusketa ibiltaria aurkeztu zuen. Honela bada, erakusketaren hurrengo kokalekua Donostiako Unibertsitate Ospitalea da. 2026ko uztailaren 13tik irailaren 1era eskuragai eta ikusgai egongo da publiko guztiarentzat ospitaleko hall-ean. 10 panelez osatua dago eta horien bitartez Alcer Gipuzkoaren ibilbidea kontatzen da,
- Publicado en Uncategorized @eu
Tipi Tapa zientziaren munduan murgildu da Eureka! Zientzia Museoa bisitatuz!
Donostiako Miramongo parke teknologikoan dago kokatua eta lekuak objektuekin eta esperimentuak egiteko aukera ematen du. Taldeak erakusketa iraunkor baten bitartez zientziaren alderdi ezberdinak (giza gopurtza, zentzumena eta sentikortasuna, elektrizitatearen sekretuak, argiak nola funtzionatzen duen, eta abar) ezagutzeko tartea izan du, espazio naturalen kontserbazioaren garrantziaz ulertzeko oihan tropikala eta basamortua islatzen ditu animalia salak; Logik sala
- Publicado en Uncategorized @eu
Gipuzkoako farmazietan giltzurrun gaixotasun kronikoaren baheketa amaitua!
Programa Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargoak martxan jarri du Alcer Gipuzkoaren eta hainbat farmazeutikaren elkarlanarekin, eta hipertentsioa, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularra, obetsitatea edo tabakismotzat jotzen diren arrisku faktoreren bat duten pertsonengan giltzurrun gaixotasun kronikoaren antzemate goiztiarra hautematea izan da helburua. Honela bada, 45 urtetik gorako ia 300 pertsonei proba azkar baten bidez Gipuzkoako 20 farmazietan 2 hilabetez baheketa
- Publicado en Uncategorized @eu









