Skip to main content

Alcer Guipuzkoa

Lokal soziala ( Amara) : 943 469 047

Ordutegia: 08:00-13:00 

Ospitalea : 943 473 636

Ordutegia: 08:00-15:00

Ordutegia Aste Nagusian

Asteartea, 11 abuztua 2026 por

Donostiako Aste Nagusia dela eta Alcer Gipuzkoak ordutegi berezia izango du.  Elkartea IREKITA egongo da aste guztian kolektiboaren beharrei erantzuteko ondorengo ordutegian:  09:00- 13:00 943 46 90 47 / 943 47 36 36  alcer@alcergipuzkoa.org 

Beste behin, Alcer Gipuzkoako Tipi Tapa taldeak ez du etenik udaran.  Honen adierazgarri dira Gipuzkoako leku ezberdinetara astero antolatuak dituzten irteerak: Donostia, Getaria, Irun… Taldeak osteguneroko ibilbide osasuntsuen ohitura mantentzen du, harremanak estutzeaz eta esperientziak partekatzeaz gain, talde kohesioa eta kohesio soziala sustatuz.  Anima zaitez eta parte hartu!

Alcer Gipuzkoak duela ia bi aste elkartearen 50 urteurreneko erakusketa ibiltaria jarri zuen Donostia Unibertsitate Ospitaleko sarreran eta honen berri eman da Donostialdea ESIko barne buletin informatiboan.

50. urteurrena dela eta, Alcer Gipuzkoak ekainaren 5ean Oronan ospatu zuen ekitaldi nagusian, elkartearen ibilbideari buruzko erakusketa ibiltaria aurkeztu zuen.  Honela bada, erakusketaren hurrengo kokalekua Donostiako Unibertsitate Ospitalea da. 2026ko uztailaren 13tik irailaren 1era eskuragai eta ikusgai egongo da publiko guztiarentzat ospitaleko hall-ean.  10 panelez osatua dago eta horien bitartez Alcer Gipuzkoaren ibilbidea kontatzen da,

Donostiako Miramongo parke teknologikoan dago kokatua eta lekuak objektuekin eta esperimentuak egiteko aukera ematen du.  Taldeak erakusketa iraunkor baten bitartez zientziaren alderdi ezberdinak (giza gopurtza, zentzumena eta sentikortasuna, elektrizitatearen sekretuak, argiak nola funtzionatzen duen, eta abar) ezagutzeko tartea izan du, espazio naturalen kontserbazioaren garrantziaz ulertzeko oihan tropikala eta basamortua islatzen ditu animalia salak; Logik sala

Programa Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargoak martxan jarri du Alcer Gipuzkoaren eta hainbat farmazeutikaren elkarlanarekin, eta hipertentsioa, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularra, obetsitatea edo tabakismotzat jotzen diren arrisku faktoreren bat duten pertsonengan giltzurrun gaixotasun kronikoaren antzemate goiztiarra hautematea izan da helburua. Honela bada, 45 urtetik gorako ia 300 pertsonei proba azkar baten bidez Gipuzkoako 20 farmazietan 2 hilabetez baheketa

Oraingo honetan, Alcer Gipuzkoako Tipi Tapa Albaola Itsas Kultur Faktorian izan da! Ekainaren 26ean giltzurrun gaixoez eta familiartekoez osatutako Alcer Gipuzkoako Tipi Tapak Pasaian kokatuta dagoen Albaola Itsas Kultur Faktoriara gerturatzeko aukera izan du.  Egun honetan itsasontzi historikoen eraikuntza ikusi ahal izan dute, itsas-artisautzaren teknologia errekuperatuaz eta balio emanez, baleontzien erakusketa ikusteaz gain. Bisita gidatu

Balenciaga Museora bisita

Osteguna, 02 uztaila 2026 por

Ekainaren 25ean Alcer Gipuzkoako Tipi Tapa taldea osatzen duten giltzurrun gaixo eta familiarteko batzuk Balenciaga Museora irteera antolatu zuten. Bertaratu zirenek moda eta patronajearen inguruan disfrutatu zuten, eta Cristobal Balenciagaren ibilbidea ezagutu, XX. mendeko goi-mailako joskintza menderatu zuen Getariako diseinatzailea. Jostunaren teknika ulertzea eragiten duten gaur egungo erakusketarekin ikasteaz gain, modaren munduan sakontzeko jantzi ezberdinak

Eskertza

Osteguna, 02 uztaila 2026 por

Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiogu 2026ko ekainak 5ean Oronara ospakizun ekitaldira gerturatu zareten guztioi, baita arrazoi ezberdinengatik etorri izan ezin dezutenoi ere, guztiaren gainetik komunitatea gara. Giltzurrun taldearen aldetik erantzun handia jaso dugu eta emozioz beteriko ekitaldia izan da non giltzurrunaren gaiean eskarmentua duten profesionalak entzuteko aukera izan dugun, nefrologia eta organo emaitza eta transplanteen

Organo emaitza Radio Euskadi-n

Ostirala, 12 ekaina 2026 por

Igandean, ekainak 7, Carlos Peligerok, giltzurrun gaixoa, eta Alcer Gipuzkoako gizarte langileetako bat, Maider Amenabarrek, Radio Euskadi-ko “Crónicas de Euskadi fin de semana” programan partehartu zuten. Bi pertsonen partehartzea, beste testigantza batekin batera (gibel trasplantatua), organo emaitzaren inguruan izan zen. Carlos Peligero giltzurrun transplanterako itxaron zerrendan dago eta berriki bizi izan duen giltzurrun transplanterako deiaren