Organo emaitza Radio Euskadi-n
Igandean, ekainak 7, Carlos Peligerok, giltzurrun gaixoa, eta Alcer Gipuzkoako gizarte langileetako bat, Maider Amenabarrek, Radio Euskadi-ko “Crónicas de Euskadi fin de semana” programan partehartu zuten.
Bi pertsonen partehartzea, beste testigantza batekin batera (gibel trasplantatua), organo emaitzaren inguruan izan zen.
Carlos Peligero giltzurrun transplanterako itxaron zerrendan dago eta berriki bizi izan duen giltzurrun transplanterako deiaren esperientzia kontatu zuen, kasu honetan, organoa gaizki zegoelako transplantea ez zen burutu.
Maiderrek organo emaitzaren garrantziaz hitz egin zuen eta hartutako erabakiaren inguruan familia informatzeaz.
Organo emaitza keinu altruista eta librea da bizitza asko salba ditzakeena eta baita, gaixo askoren bizi kalitatea hobetu dezakeena ere. Transplante bat jaso duten pertsonek eskerrak emateko hitzak besterik ez dituzte.
Guau plataforman entzun dezakezu elkarrizketa.