Revista Botika XXI-n elkarrizketa
Alcer Gipuzkoa eta Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargo Ofizialaren artean sinatutako akordioa dela eta, Arantxa Lazkano, elkarteko lehendakaria, Revista Botika XXI-n elkarrizketatua izan da, 2026ko uztailaren 9an publikatu dena.
Jakina da giltzurrun gaixotasun kronikoa biztanlerian gaixotasunik ezezagunetako bat dela. Hasierako faseetan sintomak ez dira antzematen eta honek diagnotiko goiztiarra zailtzen du. Gainera, %40a baino gehiagoko infradiagnostiko tasa du eta horrexegatik, “epidemia isila” deitua da.
Sinatutako akordioa oso positibotzat jotzen da osasun arazo publikoko ulertzen den gaixotasun hau bistarazteko. Prebentzioan eta antzemate goiztiarrean aurrera pausuak ematea errazten du giltzurrun gaixo eta familiartekoen bizi kalitatea eta arreta hobetzeko helburuarekin.
Gaixoek herriko farmaziekin lotura estutzen dute, gaixo askorentzat historikoki erreferentziazko puntua baitira eskaintzen duten konfidantza eta eskuragarritasunagatik.
Elkarrizketa esteka honetan irakur dezakezu.