Txistorrada Alcer Gipuzkoan

Gabonen atarian gaude eta urtero legez, Alcer Gipuzkoak San Tomas eguna (abenduak 21) Tipi Tapako parte hartzaileekin ospatu du. Aurten asteartearekin bat etortzea erabaki da, abenduaren 17arekin, Tipi Tapako irteera egunarekin.
Giro sano eta goxo batean, Tipi Tapako parte hartzaileak lokal sozialera gerturatu dira eguna txistorra pintxo eta patata tortilarekin ospatzeko.
Honetaz gain, Angelek, taldeko parte hartzaileetako batek, 2025ko egutegiak diseinatu ditu irteerako kideen urtemugekin. Bilera hau egutegiak banatzeko eta taldean elkarrekin disfrutatzeko aprobetxatu da.
Aurten ere, Tipi Tapako taldeak gabonek irauten duten bitartean, irteeren etenalditxo bat egingo du, Erregeen ondoren ekintza berriz ere martxan jarriaz.
Zorionak eta Urte Berri on guztioi!