Alcer Guipuzkoa

Lokal soziala ( Amara) : 943 469 047

Ordutegia: 08:00-13:00 

Ospitalea : 943 473 636

Ordutegia: 08:00-15:00

Arantxa Lazkanok, 90eko hamarkadan giltzurrun trasplantatua dena, bere esperientzia eta trasplanteak bere bizimoduan ekarritako aldaketa kontatu du. Gainera, organo emaitzaren aldeko mentalizazio sozialaren garrantzia nabarmendu du. Arantxa Lazkano, giltzurrun transplantatua. Iturria: Ikasbil ataria – HABE Transplantea, bizi-kalitatea hobetzeko. Iturria: Ikasbil ataria – HABE Inoiz pentsatu duzu organo-emaile izatea? Iturria: Ikasbil ataria – HABE  

2019 URTE ZORIONTSUA opa dizuegu!!

Astelehena, 31 abendua 2018 por

Azaroaren 10ean, Alcer Gipuzkoak, Nefrologiako Zerbitzuaren parte-hartzearekin, Polikistosi Hepatorrenalaren gaixotasunaz kaltetutako gaixoei eta beraien familiartekoei zuzendutako Jardunaldia ospatu zuen. “Gaurkotzea Polikistosi Hepatorrenalean” Jardunaldiak, bertaratze askorekin, Polikistosiaren alorrean dauden aurrerapenen inguruko ezagutzari buruz hitz egiteko aukera eskaini zuen.

Alcer Gipuzkoak Donostia Ospitaleko Nefrologia Zerbitzuarekin elkarlanean, giltzurrun polikistosiaz kaltetutako gaixoen eta familiartekoentzat zuzenduta, “Gaurkotzea Polikistosi Hepatorrenalean” formakuntza Jardunaldia antolatu du. Jardunaldia datorren larunbatean, azaroak 10, izango da Donostia Unibertsitate Ospitaleko Ekitaldi Aretoan.  Egitaraua Jardunaldia Polikistosi Hepatorrenala

Urriaren 18an, Alcer Gipuzkoak, hitzaldi baten bitartez, organu emaitzaren inguruan sentsibilizazioa egin zuen Itziar-Deban kokatuta dagoen CIE Automotive enpresako langileei. Giro atsegin eta solidarioan gaiari buruz hitz egin zen, baita, organu emaile izatearen garrantzia azpimarratu ere.

“Elkartasun aleak” erakusketak, Gipuzkoa Solidarioak (Kutxa Fundazioa) antolatuta, Estazioaren ondoan dagoen Egiako pasadizoan kokatutako panel ezberdinetan arlo guztietariko elkarteei buruzko informazioa edukitzea ahalbidetzen du. QR kodigoa eskaneatuta elkarteari buruzko informazioa jaso dezakezue, baita, elkartearen agendaren berri izan ere. Ekimen hau urriaren 16tik azaroaren 12ra arte egongo da erabilgarri.   Alcer Gipuzkoa ere paneletan topa dezakezue!

Hemodialisi egoeran dagoen giltzurrun gaixoen talde batek ordezkako giltzurrun tratamenduarekin egindako aldizkako lekualdaketei buruzko esperientzia kontatu du. Alcer Gipuzkoak koordinatutako “Familiarentzat atseden egunak / Hemodialisi plazen gestioa”-ren programari esker, giltzurrun gaixoak arrazoi ezberdinengatik lekualdatzeko aukera du. Erreportajea: DV_lekualdatzeakHD

Urola Kostako giltzurrun trasplantatuen taldeak organu emaile ezezagunaren eta beraien familiartekoen solidaritatea eskertu dute. Erreportajea: DV_UrolaKosta  

Michelin Fundazioak eta Alcer Gipuzkoak lankidetza akordioa sinatu dute giltzurrun taldeari zuzendutako laguntzazko ekintzen garapena errazteko.  Erreportajea: DV_AlcerMichelinakordioa

Elgoibarko hiru giltzurrun trasplantatuk, giltzurrun gaixotasunaren diagnostikoaren ondoren, Alcerreko Arreta Psikosozialeko Zerbitzutik jasotako orientazioa eta laguntzaren garrantzia kontatu digute.    Honetaz gain, giltzurrun taldearentzat eta taldearekin bat eskaintzen diren zerbitzuen ezinbesteko jarraipena azpimarratu dute.  Erreportajea: DV_elkarrizketaElgoibar