Gizarte Segurantzak bizien arteko emaile direnei babesa hobetu die

Martxoaren 3az geroztik Gizarte Segurantzak, ahalik eta estaldura handiena emateko, ondorengo transplante baterako bizirik daudenen organu eta ehunen emaileen babesa hobetu du.
Indarrean da dagoeneko, “Ley 6/2024, de 20 de diciembre, para la mejora de la protección de las personas donantes en vivo de órganos o tejidos para su posterior trasplante” legea. Hemendik aurrera, pertsona hauen (bizien arteko emaileak) egoera kasu berezi moduan hartuko da aldi baterako ezintasun babes espezifikoarekin. Honela, prozesuaren fase guztietan emaile hauek babesturik egongo dira (ebakuntza aurretiko egunetan, ebakuntzarako egin beharreko frogetako egunetan, eta ingreso egunetik hasita alta eman arte).
Organu emaitza eta transplanteari begira gertaera oso garrantzitsua da hau!