Giltzurrun gaixo baten testigantza EITB-n!
Atzo, EITBeko Biba Zuek programan, Leire Matxiñena, transplante egoeran dagoen giltzurrun gaixoa elkarrizketatua izan zen. “Zubiak, eman eta jaso” tartean, programak eman eta jaso artean sortzen diren zubiak isladatzen du. Giltzurrun gaixoak bere testigantza azaldu zuen bizien arteko organo transplantearen bidez jaso duen organoa dela eta. Honekin, keinu altruista honen garrantzia azaleratu zuen, eta bizitzarekiko ikuspegi aldaketaz eta transplantearen ondorengo bizi kalitatearen aldaketaz hitz egin.
Elkarrizketa etbon-en ikus dezakezu.