Alcer Gipuzkoak organo emaitzaren aldeko sentsibilizazioa egiten jarraitzen du

Urtero bezala, Alcer Gipuzkoak giltzurrun gaixoen taldearen errealitateari buruz hitz egiten jarraitzen du organo emaitzari buruzko sentsibilizazio hitzaldiak emanez.
2025ko apirilaren 11n, ostirala, Erizaintzako zaintza osagarrietako Erdi Mailako Zikloa egiten ari diren ikasleak lokal sozialera gerturatu dira elkartetik giltzurrun taldearekin burutzen den lana gertutik ezagutzeko.
Elkarretaratze honek organo emaitzaren eta trasplantearen ekintzari buruz hitz egiteko lekua eskaini du.
Entzuleek kasu erreal bat entzuteko aukera izan dute giltzurrun trasplantatu baten testigantza baten bitartez, zeinak gaixotasunarekin eta trasplanteak bere bizi kalitatean nolako eragina izan duen esperientzia kontatu duen.
Alcer Gipuzkoatik Aratz Ikastolari eskerrak eman nahi dizkiogu organo emaitzaren garrantzia ezagutarazten laguntzeagatik.