Alcer Gipuzkoa Euskadi Irratian, Mezularia programan
Urtarrilaren 16ean, Alcer Gipuzkoako lehendakaria, Arantxa Lazkano, Euskadi Irratiko Mezularia programan elkarrizketatua izan zen. Arantxak bizitza erdia darama giltzurrun trasplante batekin eta, organo emaitza eskuzabaltasun handiko eta oso beharrezkoa den ekintza bezala baloratzen du.
Arantxak 35 urte baino gehiagoz Alcerreko organo emaitzaren aldeko sentsibilizazio kanpainetan parte hartu du boluntaria moduan. Organo emaitzaren garrantzia ezagutu eta informatzearen beharraz, eta Alcerrek burutzen duen zeregina azpimarratu du.
Euskadik 64,3 pmbeko organo emaitzaren tasa erregistratu zuen 2025ean, nabarmen estatu eta europa mailako bataz bestekoa gaindituz, eta honela, erreferente izanez.