Alcer Gipuzkoa Urola Garaian!
Gure kokapenak Donostian izateak ez du esan nahi lurraldeko gainerako tokietatik urrun gaudenik. Lurraldeko erakunde garen momentutik, gure konpromisoa Gipuzkoa osora iristea eta behar duten pertsonengandik gertu egotea da.
Horregatik, aurten, gure 50. urteurrena dela eta, Urola Garaiko eskualdera ere gerturatu nahi izan dugu, eta Zumarragako Ospitalean kanpaina berezi bat jarri dugu martxan.
Ekainetik urte amaierara arte, Alcer Gipuzkoa Zumarragako Ospitalean izango da, gure lana, eskaintzen ditugun zerbitzuak eta gure mezua giltzurrun gaixotasuna duten pertsonengana eta haien familietara hurbiltzeko.
Alcer Gipuzkoa osoa da.
Eta gure 50 urteko ibilbidea ospatzeko modurik onena lurralde osoan gertu egotea dela uste dugu.
50 urte laguntzen. 50 urte Gipuzkoa osora iristen.