Alcer Gipuzkoa gurpilen gainean!
Elkartea inoiz baino biziago dago! Alcer Gipuzkoa gurpilen gainean dabil Donostiako kaleetan zehar, giltzurrun funtzioaren prebentzioari eta organo emaitzari buruzko kontzientzia zabaltzen.
Elkartea ikustarazteko kanpaina abian jarri da eta horretarako, errotulatua dagoen autobus bat mugimenduan dago. “Guztiaren gainetik komunitatea gara / Ante todo somos comunidad” lelopean, astero norabide ezberdineko autobus bat Donostiatik zehar martxan dabil 10 hilabetez, 2026ko martxotik abendura bitartean.
Mugimenduan gaude zuri laguntzeko, informatzeko eta bidean elkarrekin egoteko.
Ikusi duzu autobusa?