Tipi Tapa kilometroak egiten ari da!
Beste behin, Alcer Gipuzkoako Tipi Tapa taldeak ez du etenik udaran.
Honen adierazgarri dira Gipuzkoako leku ezberdinetara astero antolatuak dituzten irteerak: Donostia, Getaria, Irun…
Taldeak osteguneroko ibilbide osasuntsuen ohitura mantentzen du, harremanak estutzeaz eta esperientziak partekatzeaz gain, talde kohesioa eta kohesio soziala sustatuz.
Anima zaitez eta parte hartu!