Donostiako Unibertsitate Ospitalean “Alcer Gipuzkoa, 50 urteko ibilbidea” erakusketa ikusgai!
50. urteurrena dela eta, Alcer Gipuzkoak ekainaren 5ean Oronan ospatu zuen ekitaldi nagusian, elkartearen ibilbideari buruzko erakusketa ibiltaria aurkeztu zuen.
Honela bada, erakusketaren hurrengo kokalekua Donostiako Unibertsitate Ospitalea da. 2026ko uztailaren 13tik irailaren 1era eskuragai eta ikusgai egongo da publiko guztiarentzat ospitaleko hall-ean.
10 panelez osatua dago eta horien bitartez Alcer Gipuzkoaren ibilbidea kontatzen da, mugarri historikoak zehaztuz eta baita, elkarteak organo emaitzaren inguruan eta giltzurrun kolektiboaren arretan egindako lanean sakonduz ere.
Pasa zaitez ikustera eta esango diguzu zer iruditzen zaizun!


