Gipuzkoako farmazietan giltzurrun gaixotasun kronikoaren baheketa amaitua!
Programa Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargoak martxan jarri du Alcer Gipuzkoaren eta hainbat farmazeutikaren elkarlanarekin, eta hipertentsioa, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularra, obetsitatea edo tabakismotzat jotzen diren arrisku faktoreren bat duten pertsonengan giltzurrun gaixotasun kronikoaren antzemate goiztiarra hautematea izan da helburua.
Honela bada, 45 urtetik gorako ia 300 pertsonei proba azkar baten bidez Gipuzkoako 20 farmazietan 2 hilabetez baheketa egin zaie.
Horrelako ekimenek biztanlerian ezezagunetako bat den eta %40a baino gehiagoko infradiagnostiko tasa duen gaixotasuna ikustarazten laguntzen dute. Horrexegatik, garrantzitsua da prebentzioan, antzemate goiztiarrean eta sentsibilizazio sozialean lanean jarraitzea.
