Organo emaitzari buruz hitz egin du Diario Vasco-k
Aurreko larunbatean, ekainak 6, gaur egun giltzurrun trasplantearekin dagoen Eli Encisok organo emaitzaren inguruko testigantza eta gaixo kronikoaren esperientziari buruz hitz egin zuen Diario Vasco egunkarian.
Elkarrizketatuak gaixotasunarekin edukitako esperienztia oso ondo adierazi zuen, txikitatik bere diagnostikoa eta tratamenduen aukeren inguruan jakitun zelarik. Orain, transplante egoeran, bozgorailu honen bitartez eskertza handiena adierazi nahi izan dio bere emaileari, honekiko duen lotura sendotuz.
Era berean, organo emaitzaren garrantziaz hitz egin du, informazio egokia edukitzearen inguruan eta baita, organo emaitzak eragiten duen eskuzabaltasuna eta ekintza altruista honek bizitza asko hobetu ditzakeela ere, gaixoaren bizi kalitatea hobetuz.
Gainera, Alcer Gipuzkoa aipatu du, 50 urteko ibilbide honetan, gaixotasunaren bide luze eta gogor honetan giltzurrun gaixo eta familiartekoei laguntzen dien elkartea.
Berria esteka honetan irakur dezakezu.