Alcer Gipuzkoa Onda Cero irratian
Alcer Gipuzkoa ostiralean, ekainak 5, ospakizunean murgilduta egon da eta horrexegatik, Itziar Sagardia, elkarteko gizarte langileetako bat, Onda Cero irratian elkarrizketatu zuten ostiralean, eguerdiko programan.
Elkarrizketan 2026 urtean Alcer Gipuzkoaren 50 urteurrena betetzen dela gogorarazteaz gain, eta orain arte egindako ekintzak aipatzeaz gain, ostiraleko eguna bereziki azpimarratu nahi izan zuen, ekainak 5, urte osoko ekintza nagusiena ostiralean ospatzen zelako, Emailearen Eguna eta astearekin bat eginez.
Ekitaldi nagusira giltzurrun gaixoen taldearen bertaratze handia egon dela poztasun handiz adierazi zuen eta ekitaldiak momentu esanguratsuak gogorarazteko eta oroitzapen berriak sortzeko aukera dela azpimarratu zuen. Eskerrak eman nahi izan zizkien bide guzti honetan parte hartu duzuen pertsona guztiei: gaixoak eta familiartekoak, boluntarioak eta profesionalak.
Alcer Gipuzkoak lanean jardungo du giltzurrun gaixoen taldeari laguntza eskaintzeko eta giltzurrun gaixo eta familiartekoentzat erreferente izaten jarraitzeko.