Martxan da dagoeneko giltzurrun gaixotasun kronikoaren baheketa Gipuzkoako farmazietan!
Alcer Gipuzkoak eta Farmazeutikoen Elkargoak kolaboraziozko akordio bat sinatu dute giltzurrun gaixotasunaren abordatzearekin lotutako ekintzak garatzeko elkarlana eratzeko asmoz.
Baheketa honekin giltzurrun gaixotasun kronikoaren antzemate goiztiarrean lagundu nahi da farmazietan egingo den proba azkar baten bidez. Giltzurrun gaixotasuna gaixotasun isila da eta gaitza fase aurreratuenetan egon arte sintomak identifikazinak dira. Horrexegatik, proba honen bidez, modu goiztiar batean giltzurrun funtzioan egon daitezkeen aldaketak ezagutzen dira.
Ekintza hau martxoaren 16an hasi da Gipuzkoako 20 farmazietan eta 2 hilabeteko iraupena edukiko du. Proba egiteko aukera 45 urtetik gorako pertsona eta arrisku faktore bat dutenei eskainiko zaie. Farmazia bakoitzak 15 gaixo artatuko ditu eta baheketa astebetez egin ahalko dute.
Kolaboratzen duten farmaziak udalerrika: Donostia, Lasarte-oria, Lezo, Pasaia, Irun, Anoeta, Hondarribia, Bergara, Elgeta, Zumarraga, Antzuola, Azpeitia eta Aretxabaleta.
Informazio gehiago esteka honetan.