Alcer Gipuzkoa eta Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargoaren arteko akordioa
Ba al zenekien Munduko Osasun Erakundeak (MOE) giltzurrun gaixotasuna bere agenda orokorrean lehentasun bezala gehitu duela?
Biztanleriarentzat giltzurrun gaixotasun kronikoa (epidemia isila) gaixotasunik ezezagunenetako bat da eta, 2050 urtea baino lehen hirugarren heriotza arrazoi izatera irits daiteke. Azken hamarkadan prebalentzia %30 baino igo da eta osasun publikoko arazoa da, gaixoen bizi kalitatean, arlo ekonomiko, sozial eta osasunekoan inpaktua duena. %40ko baino gehiagoko infradiagnostiko tasa du.
Alcer Gipuzkoatik gaixotasunari ikusgarritasun gehiago ematean azpimarratzen dugu, eta patologia honen diagnostiko goiztiar eta prebentzioa sustatzean.
Errealitate honetatik, Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargoak eta Alcer Gipuzkoak akordio bat sinatu du elkarteak kolektiboarentzat eta biztanleriarentzat egiten duen lana gehiago ikustarazteko eta, aldi berean, Gipuzkoako farmazietan giltzurrun gaixotasunaren baheketa programak garatzeko.
Esteka honetan informazio guztia irakur dezakezu.