Gaur Tolosan,… organo emaitzaren aldeko sentsibilizazio hitzaldien hirugarren saioa!
Dakizunez, organo emaitzaren aldeko sentsibilizazio hitzaldi hauek Alcer Gipuzkoako 50. urteurrenaren ekintzen parte dira.
Edozein solasgune interesgarria da gaiaren inguruan sakontzeko, eta gaurkoan, Alcer Gipuzkoako dietista nutrizionista, Saioa Aramendi, Tolosara gerturatu da, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolara.
Orain arte emandako hitzaldiekin ez bezala, gaurkoa zentruko ikasleria guztiari irekia dago, honela 4 hitzaldi eman dira, bakoitza 50 ikaslez osatua.
Beste behin, Alcer Gipuzkoak, interes handia eta arreta jarri duten pertsonei hain sentsiblea den gai bat gerturatu die, organo emaitza, solidaritate eta altruismoaz hitz eginez. Entzuleek galdera erakargarriak egin dituzte gainera.
Eskerrik asko zentruari eta ikasleriari egiten dugun lana entzuteagatik.