Organo emaitzaren aldeko sentsibilizaziorekin jarraitzen dugu!
Oraingoan, Alcer Gipuzkoako gizarte langileetako batek, Itziar Sagardia, Donostian kokatuta dagoen San Patricio Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei hitzaldi formatibo eta informatibo bat eman die.
“Komunitate Proiektu” ikasgaiaren barruan, lehendik ikasleek giltzurrunaren gaiean sakondu dute eta informazioa hau gure bisitarekin osatua izan da. Giltzurrun gaixotasuna eta organo emaitza zertan datzan gertutik ezagutu dute, baita elkarteak gaixotasun kronikoaren prozesuan egiten duen akonpainamenduan eta solidaritateak eta altruismoak duen garrantziaren inguruan ere.
Eskerrik asko Jon Mikel eta Ikastetxeari hain txikiak diren ikasleei hain delikatua den gaia gerturatzeko aukera emateagatik. Sentsibilizazioa edozein adinetan da garrantzitsua!