Alcer Gipuzkoa Onda Cero Irratian
Alcer Gipuzkoaren 50. urteurrenaren harira, Itziar Sagardia, elkarteko gizarte langileetako bat, Onda Cero irratian elkarrizketatua izan da, eguerdiko programan.
Elkarrizketan Alcer Gipuzkoaren bilakaeraz hitz egin da, eta, baita Gipuzkoako giltzurrun kolektiboarekin eta kolektiboarentzat egindako lanaz ere, 40 urtez arreta psikosozial eta soziosanitarioko zerbitzu bat eskaintzen ari delarik.
Honetaz gain, Alcerrek 48 urtez organo emaitzaren aldeko sentsibilizazioa egiten diharduela azpimarratu du.
Ospatzeko urtea da eta horrexegatik, elkarteak ekintzen egitarau zabala du.
Giltzurrun gaixotasuna gaixotasunik ezezagunetariko bat da, horregatik, prebentzioa eta ikusgarritasun gehiago ematea garrantzitsua da.