50. urteurrenaren ekintza: organo emaitzaren aldeko sentsibilizazioa
Alcer Gipuzkoako 50. urteurrenaren ekintzetako batekin hasten gara: organo emaitzaren aldeko sentsibilizazioa.
Atzoko egunean, Alcer Gipuzkoako dietista nutrizionista, Saioa Aramendi, Irungo Plaiaundi lanbide heziketako zentrura gerturatu da organo emaitzari buruzko hitzaldi formatibo eta informatibo bat ematera eta, emaitzak ekartzen duen keinu altruistaren garrantziaz hitz egiten.
Gradu ezberdinetako ikasleekin 4 hitzaldi saioetan ezagutza partekatzen gabiltza. Ikasleak mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta gradukoak eta laborategi klinikoa eta biomedikoko gradukoak dira. Partekatutako tarte eta denboran, aberasgarriak izan diren eta gaiarekin lotutako hainbat kontu ezberdin landu dira.
Eskerrik asko zentruari eta gerturatu zareten ikasle guztiei.