50 urte aztarna uzten
Alcer Gipuzkoa 1976ko maiatzaren 11n erregistratu zen elkarte moduan.
Garai hartan, Hemodialisi egoeran aurkitzen zen pertsona talde bat etorkizunaz kezkatua zegoen, izan ere, dialisi tratamendura iristeko aukera murritzak ziren eta giltzurrun trasplante bat jasotzeko aukera ere oso eskasa zen.
Talde honek, landu beharreko behar latentea ikusi zuen eta baita, elkar laguntza ematea ere.
Eta, hasiera horretatik, 50 urte betetzen ditugu aztarna uzten. Honen adierazgarri dira gaixo eta familiartekoekin egindako irteerak eta kakorratz lana eta makrame tailerrak, eskualde ezberdinetan organu emaitzaren alde egindako sentsibilizazio kanpainak, jardunaldiak, 25. urteurrena, Trasplantatuen Joko Olinpikoak, Gabonetako loteriaren salmenta, Kontxapuzoia, Antxoaren Eguna, elkarteko hainbat kartelen diseinua, tipi tapa programa… eta askoz gehiago!
Ez ahaztu, gorde eguna: 2026ko EKAINAK 5! Ez geratu eserlekurik gabe!