2025eko ekainak 4, Ehun eta Organo Emaileen Eguna

Ekaineko lehen asteazkenean ehun eta organo emaileen eguna ospatzen da eta aurten, beste behin, Tipi Tapako taldearekin ospatu dugu (parte hartzaileen gehiengoa transplante egoeran dago).
Aurten, ekainaren 4an, emaile diren eta beraien familiartekoen, eta organo bat jaso duten pertsonentzat ospatzeko eguna da. Kolektibo osoaren eta Alcer Gipuzkoa osatzen dugun taldearen izenean, ekintza altruista horri eskerrak eman nahi dizkiogu, emaileak eta familiak egiten duten keinu libre eta borondatezkoagatik, organo edo ehun baten esperoan dauden pertsonei bizi kalitatea hobetzen laguntzen baitie.
2024. urtean, 269 pertsonek transplante bat jaso zuten Euskal Herrian.
Alcer Gipuzkoak organo emaitzaren aldeko sentsibilizazio kanpainak eta ekintzak egiten jarraitzen du, denori eragiten digun gaia baita.