Astelehenean, 2023ko martxoaren 13an, EITB-eko “Biba Zuek!” programak organu emaitzaren gaia landu du Vidal Salcedo familia medikua eta aurkezleen eskutik. Honen harira, programak Alcer Gipuzkoako gizarte langilea den Maider Amenabar elkarrizketatu du, zeinak elkarteak zentzu honetan burutzen duen lanaz hitz egin duen (zer adierazi nahi du organu emaile izateak, nola egin daiteke organu emaile, etabar).

Alcer Gipuzkoak 2023ko martxoaren 9an Hernaniko Inmakulada Ikastetxean Erizaintzako zaintza osagarrietako Erdi Mailako Zikloa egiten ari diren promozio berriko ikasleei organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioari buruzko hitzaldia eskaini du. Alcer Gipuzkoa 45 urtez organu emaitzaren aldeko kanpainak egiten dabil eta beste behin, Alcer Gipuzkoak duen lokal sozialean Inmakulada Ikastetxeko ikasle berriei organu emaitzaren eta trasplantearen ekintzari

2023ko urtarrilaren 12an, Saioak, Alcer Gipuzkoako dietista-nutrizionista denak, aholku dietetiko orokor batzuk eman zituen Poliklinika Gipuzkoan, Osakidetzako itundutako zentrua, giltzurrun gaixo talde bati beraien dialisi saioan zehar. Gaixotasunaren estadioarekin lotutako elikadura egokian sakondu zuten Saioak, giltzurrun gaixoek eta baita, dialisi unitateko osasun profesionalek ere. Giro eroso eta entretenigarrian emandako gomendioez gozatu zuten.

Jai Zoriontsuak eta Urte Berri on!!

Astelehena, 26 abendua 2022 por

Alcer Gipuzkoatik Jai Zoriontsuak eta 2023 Urte Berri Ona opa dizkizuegu!! Alcer Gipuzkoako zorion agurra ikusteko ondorengo bideoan klikatu.

Tipi-Tapa ekintza asoziatiboko parte hartzaileek San Tomas egunaz disfrutatu eta ospatu dute taldean. Eguraldi ona lagun izan dute inguruan ibilbide bat egiteko eta ondoren, Alcer Gipuzkoako lokal sozialean txistorra pintxoarekin hartzeko San Tomas eguna ospatzeko. Tipi-Tapako taldeak irteerak eten egingo ditu gabonak direla eta, eta Erregeen ondoren, berriz ere, ekintza berrartuko du.  

Astearte honetan, urriak 25, “Tipi-Tapa” ekintza asoziatiboa abian jarri da 2020ko martxoan, pandemiaren eraginez, atzeratu ostean. Programa hau duela bi urte sortu zen, GGKa duten pertsonentzat zuzendutako bizi ohitura osasuntsuei buruzko bi formakuntza jardunaldi eta gero, 2020ko otsailean ospatutakoak. Elkarretaratze hauetan, jarduera fisikoa vs ariketa fisikoa eta aholku dietetikoetan hausnartu zen gaiean adituak diren profesionalen

Elektrizitatearen prezioaren igoeraren harira, EITBek gaixo kronikoak elkarrizketatu ditu “elektrodependentzia” erreportajean. Gaixo hauek, beraien osasun egoeragatik, bizirauteko eta bizi kalitate hobeagoa izateko, nahitaez sare elektrikora konektaturik egon behar dute hartzen duten tratamenduagatik. Honen adibide da Angel Peña, giltzurrun gaixoa, erreportaje honetan elkarrizketatua izan dena beste gaixo batekin batera, EPOC diagnostikoa duena eta 24 orduz oxigeno

2019 urteko erdialdean, Donostiako Amara auzoan kokatua dagoen Alcer Gipuzkoako lokal sozialean obraren lehen fasea bukatutzat eman zen. Obra honetan, lokaleko atzeko aldean efizentzia energetikoa eta irisgarritasuna hobetu ziren, existitzen ziren oztopo arkiteknikoak kenduz. Lehen pauso honen ondoren, 2021eko azken seihilekoan, lokaleko sarrera nagusian eraberritze lanak egin ziren, gaur egun, elkarterako sarreran eta energia kontsumoaren

Gaixo Trasplantatuaren Eguna dela eta, 2022ko ekainaren 6an, astelehena, ospatutakoa, RTVE-ko Telenorteko albistegian gipuzkoar giltzurrun trasplantatu bat eta bere emaztea elkarrizketatuak izan dira. Juan José Larzabal eta Gloria Rodríguez giltzurrun trasplante gurutzatu baten protagonistak izan dira, 2021eko udaran egin zena; zeinetan Gloria hartzaile ezezagun batentzat emaile izan zen, eta, Juan José, berriz, emaile ezezagun bati

Ehun eta Organu Emaitzaren egunarekin bat, aurten ekainaren 1ean, asteazkenean, ospatu dena, Alcer Gipuzkoak Organu Emaitzaren Kanpaina antolatu du Zarautzen. Ekainak 5ean, igandean, giltzurrun gaixoek, familiartekoek eta kolaboratzaileek organu emaitzarekin lotutako mahai informatibo bat instalatu dute Zarautzeko Kale Nagusian. Egun honetan, interesatutako pertsonek informatzera eta galdetzera gerturatu dira, eta organu emaile egiteko aukera izan dute.

SUBIR