Alcer Gipuzkoak,  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hirugarren Sektoreko gizarte entitateen egoitzetarako inbertsiorako diru laguntzarekin, 2019ko urte erdian, Donostiako Amara auzoan, Real Cía Gipuzkoana de Caracas, 12 behea kalean kokatuta dagoen lokal sozialean, irisgarritasun eta energia-eraginkortasun hobekuntza gauzatu du.        

Organu emaile anonimoari eskertza

Asteartea, 18 ekaina 2019 por

Debabarreneko giltzurrun trasplantatu talde bolondres batek eta Alcer Gipuzkoak organu emaile anonimoari eskerrak eman nahi dizkiote egiten duten keinu altruistagatik, organu emaitzaren beharraren inguruan biztanleria kontzientziatu eta ikusgai egiteaz gain. 

Organu emailearen egunaren ospakizunaren harira, Debabarreneko giltzurrun trasplantatu talde batek Elgoibarko Kalengoen plazan mahai informatibo bat jarri zuen goizez ekainaren 7an, larunbata. Bolondresek organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioa egin eta informazioa eman ahal izan zion biztanleriari.  Nota informatiboa: Barren aldizkaria (2019-06-07)  

Organu Emailearen Eguna dela eta, ekaineko lehen asteazkena, giltzurrun, gibel eta bihotz trasplantatuak diren hiru gipuzkoarrek emaile ezezagunaren eta beraien familiartekoen solidaritatea eskertu nahi izan dute.  Erreportajea DV Organu Emailearen Eguna

Ekainak 5, asteazkena, Organu Emailearen Eguna da eta Alcer-Gipuzkoak egun hau ospatu nahi du emaile pertsonen eta familiartekoen solidaritatea eta eskuzabaltasuna eskertuz egiten duten keinu altruista dela eta. Giza-ehun eta organu emaileen aldeko mentalizazio soziala eta sentsibilizazioa sustatzen dugu. 

Arantxa Lazkanok, 90eko hamarkadan giltzurrun trasplantatua dena, bere esperientzia eta trasplanteak bere bizimoduan ekarritako aldaketa kontatu du. Gainera, organo emaitzaren aldeko mentalizazio sozialaren garrantzia nabarmendu du. Arantxa Lazkano, giltzurrun transplantatua. Iturria: Ikasbil ataria – HABE Transplantea, bizi-kalitatea hobetzeko. Iturria: Ikasbil ataria – HABE Inoiz pentsatu duzu organo-emaile izatea? Iturria: Ikasbil ataria – HABE  

2019 URTE ZORIONTSUA opa dizuegu!!

Astelehena, 31 abendua 2018 por

Azaroaren 10ean, Alcer Gipuzkoak, Nefrologiako Zerbitzuaren parte-hartzearekin, Polikistosi Hepatorrenalaren gaixotasunaz kaltetutako gaixoei eta beraien familiartekoei zuzendutako Jardunaldia ospatu zuen. “Gaurkotzea Polikistosi Hepatorrenalean” Jardunaldiak, bertaratze askorekin, Polikistosiaren alorrean dauden aurrerapenen inguruko ezagutzari buruz hitz egiteko aukera eskaini zuen.

Alcer Gipuzkoak Donostia Ospitaleko Nefrologia Zerbitzuarekin elkarlanean, giltzurrun polikistosiaz kaltetutako gaixoen eta familiartekoentzat zuzenduta, “Gaurkotzea Polikistosi Hepatorrenalean” formakuntza Jardunaldia antolatu du. Jardunaldia datorren larunbatean, azaroak 10, izango da Donostia Unibertsitate Ospitaleko Ekitaldi Aretoan.  Egitaraua Jardunaldia Polikistosi Hepatorrenala

Urriaren 18an, Alcer Gipuzkoak, hitzaldi baten bitartez, organu emaitzaren inguruan sentsibilizazioa egin zuen Itziar-Deban kokatuta dagoen CIE Automotive enpresako langileei. Giro atsegin eta solidarioan gaiari buruz hitz egin zen, baita, organu emaile izatearen garrantzia azpimarratu ere.

SUBIR