Hernaniko Inmakulada Ikastetxeko Erdi Mailako Erizaintzako Zaintza Osagarrien Heziketa Zikloko lehen kurtsoko ikasleak martxoaren 4ean Alcer Gipuzkoako lokal sozialera gerturatu ziren Elkartea eta elkarteak eskaintzen dituen laguntza programak ezagutzera, eta, organu emaitzaren inguruan hitz egitera. Giro eroso eta lasaiean giltzurrun trasplantatu baten testigantza entzuteko aukera izan zuten, trasplantatutako pertsonak gaixotasunaren eta trasplantearen bizipenaz hitz egin

Espainiako  Nefrologia Elkarteak dialisian dauden gaixo eta giltzurrun trasplantatuekin koronavirus gaixotasunaren pandemiaren  aurrean  eman behar den jokabide protokoloa argitaratu du. Kolektiboarentzat interesa izango duelakoan, dokumentua zuen eskura duzue.    

ONTak, Trasplanteen Erakunde Nazionalak, Koronabirus (COVID 19) berriari lotutako Infekzioarekin zerikusia duen dokumentua erraztu digu. Zehazki, Gaixotasun Infekziosoetako eta Klinika Mikrobiologiako Sozietateak, Espainiako Inmunologia Sozietatearen partehartzearekin, gaixo inmunodeprimituetan SARS-CoV-2aren aurkako prebentziorako gomendioak ematen dituen dokumentua egin du. Kolektiboarentzat interesa izango duelakoan, dokumentua zuen eskura duzue.

Otsailaren 26an, asteazkena, GGka duten pertsona talde bati zuzendutako bizi ohitura osasuntsuei buruzko Formakuntza Jardunaldiak amaitutzat eman genituen. Iragarri genuen moduan, jardunaldia aholku dietetikoei buruzko bigarren hitzaldiarekin amaitu genuen Saioa Aramendiren, Alcer Gipuzkoako dietista-nutrizionistaren, azalpenarekin. Bertaratu zirenek maila orokorrean gomendio nutrizionalak ezagutzeko aukera izan zuten, baita GGKaren estadio bakoitzeko zertzelada batzuk jaso ere. 

Otsailaren 19an, asteazkena, Alcer Gipuzkoako lokal sozialean GGKa duten pertsona talde espezifiko bati zuzenduta bizi ohitura osasuntsuei buruzko lehen Fomarkuntza Jardunaldia ospatu zen. Lehen elkarretaratze honetan, jarduera fisikoari buruz sakondu zen, GGKaren prozesuan jarduera fisikoari buruzko gomendioak emanez. Honetarako, Belen Ubiernaren (Donostialdea ESIko fisioterapeuta) eta Arantxa Urangaren (Osasunaren Sustapenaren teknikoa) laguntzarekin kontatu genuen. Bigarren Jardunaldia

Alcer Gipuzkoatik jarduera fisikoari eta aholku dietetikoei buruzko bi Formakuntza Jardunaldi antolatu dira GGka duten pertsona talde espezifiko bati zuzenduta. Lehenengo Jardunaldian jarduera fisikoari buruz hitz egingo da, otsailaren 19an ospatuko dena, eta, bigarrengoan, berriz, otsailaren 26an, aholku dietetikoei buruz mintzatuko da. Jardunaldiak Alcer Gipuzkoako lokal sozialean izango dira eta gaiean adituak diren profesionalen partehartzearekin

Donostiako La Asunción Ikastetxeko ikasle talde batek trasplantearen esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izan du bi giltzurrun trasplantaturen testigantzaren bitartez. Elkarretaratzea Alcer Gipuzkoak duen lokal sozialean egin da otsailaren 6an eta trasplantatuen esperientzia pertsonala kontatzeaz gain, organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioaren garrantziaz hitz egin dute.    

2020 urte zoriontsua opa dizuegu!!

Ostirala, 20 abendua 2019 por

Alcer Gipuzkoak,  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hirugarren Sektoreko gizarte entitateen egoitzetarako inbertsiorako diru laguntzarekin, 2019ko urte erdian, Donostiako Amara auzoan, Real Cía Gipuzkoana de Caracas, 12 behea kalean kokatuta dagoen lokal sozialean, irisgarritasun eta energia-eraginkortasun hobekuntza gauzatu du.        

Organu emaile anonimoari eskertza

Asteartea, 18 ekaina 2019 por

Debabarreneko giltzurrun trasplantatu talde bolondres batek eta Alcer Gipuzkoak organu emaile anonimoari eskerrak eman nahi dizkiote egiten duten keinu altruistagatik, organu emaitzaren beharraren inguruan biztanleria kontzientziatu eta ikusgai egiteaz gain. 

SUBIR