Joan den martxoaren 29an Trasplantearen Egun Nazionala ospatu zen eta arrazoi hori dela eta, RTVE-eko Telenorte – País Vasco programan bizien arteko trasplantea jaso duen pertsona batek bere esperientzia kontatu du. Aitor Palomo gipuzkoarra, berriki bizien arteko giltzurrun trasplantatua denak, bere emaztearekin batera, emailea denak, giltzurrun gaixotasunaren diagnostikoa jaso eta honekin izandako bilakaeratik gaur egundaino

Gipuzkoako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak joan den ostiralean, martxoak 17, azken hiru urteetan erretiratu direnak omendu ditu ekitaldi batean, beste helburuen artean. Bertan, gizarte langilea eta psikologoa den gure lankide Kolde Navarlaz zoriondu zuten. Gure lankidearen erretiroa ospatu nahi dugu, zeinak Alcer Gipuzkoa Elkartearen hasiera eta proiektu osoa bultzatu duen bolondres leial eta zintzo batekin

2023ko martxoaren 17an, ostirala, Donostiako La Asunción Ikastetxeko Batxilergoko lehenengo kurtsoan dauden ikasleak Alcer Gipuzkoako lokal sozialera gerturatu ziren organu emaitzari buruz informatzeko asmoz.  Ikasleek elkartea eta langileek burutzen duten lana ezagutu ahal izan zuten Maria Jesus Geijoren, 30 urtez trasplantatuta daraman gaixo baten, testigantza entzuteko aukera edukizeaz gain.  Giro eroso batean Alcer Gipuzkoak organu

Astelehenean, 2023ko martxoaren 13an, EITB-eko “Biba Zuek!” programak organu emaitzaren gaia landu du Vidal Salcedo familia medikua eta aurkezleen eskutik. Honen harira, programak Alcer Gipuzkoako gizarte langilea den Maider Amenabar elkarrizketatu du, zeinak elkarteak zentzu honetan burutzen duen lanaz hitz egin duen (zer adierazi nahi du organu emaile izateak, nola egin daiteke organu emaile, etabar).

Alcer Gipuzkoak 2023ko martxoaren 9an Hernaniko Inmakulada Ikastetxean Erizaintzako zaintza osagarrietako Erdi Mailako Zikloa egiten ari diren promozio berriko ikasleei organu emaitzaren aldeko sentsibilizazioari buruzko hitzaldia eskaini du. Alcer Gipuzkoa 45 urtez organu emaitzaren aldeko kanpainak egiten dabil eta beste behin, Alcer Gipuzkoak duen lokal sozialean Inmakulada Ikastetxeko ikasle berriei organu emaitzaren eta trasplantearen ekintzari

2023ko urtarrilaren 12an, Saioak, Alcer Gipuzkoako dietista-nutrizionista denak, aholku dietetiko orokor batzuk eman zituen Poliklinika Gipuzkoan, Osakidetzako itundutako zentrua, giltzurrun gaixo talde bati beraien dialisi saioan zehar. Gaixotasunaren estadioarekin lotutako elikadura egokian sakondu zuten Saioak, giltzurrun gaixoek eta baita, dialisi unitateko osasun profesionalek ere. Giro eroso eta entretenigarrian emandako gomendioez gozatu zuten.

Jai Zoriontsuak eta Urte Berri on!!

Astelehena, 26 abendua 2022 por

Alcer Gipuzkoatik Jai Zoriontsuak eta 2023 Urte Berri Ona opa dizkizuegu!! Alcer Gipuzkoako zorion agurra ikusteko ondorengo bideoan klikatu.

Tipi-Tapa ekintza asoziatiboko parte hartzaileek San Tomas egunaz disfrutatu eta ospatu dute taldean. Eguraldi ona lagun izan dute inguruan ibilbide bat egiteko eta ondoren, Alcer Gipuzkoako lokal sozialean txistorra pintxoarekin hartzeko San Tomas eguna ospatzeko. Tipi-Tapako taldeak irteerak eten egingo ditu gabonak direla eta, eta Erregeen ondoren, berriz ere, ekintza berrartuko du.  

Astearte honetan, urriak 25, “Tipi-Tapa” ekintza asoziatiboa abian jarri da 2020ko martxoan, pandemiaren eraginez, atzeratu ostean. Programa hau duela bi urte sortu zen, GGKa duten pertsonentzat zuzendutako bizi ohitura osasuntsuei buruzko bi formakuntza jardunaldi eta gero, 2020ko otsailean ospatutakoak. Elkarretaratze hauetan, jarduera fisikoa vs ariketa fisikoa eta aholku dietetikoetan hausnartu zen gaiean adituak diren profesionalen

Elektrizitatearen prezioaren igoeraren harira, EITBek gaixo kronikoak elkarrizketatu ditu “elektrodependentzia” erreportajean. Gaixo hauek, beraien osasun egoeragatik, bizirauteko eta bizi kalitate hobeagoa izateko, nahitaez sare elektrikora konektaturik egon behar dute hartzen duten tratamenduagatik. Honen adibide da Angel Peña, giltzurrun gaixoa, erreportaje honetan elkarrizketatua izan dena beste gaixo batekin batera, EPOC diagnostikoa duena eta 24 orduz oxigeno

SUBIR