Maskara medikuen edo kirurgikoen erabilpen zuzenaren eta COVID-19 birusak eragindako kutsadura ekiditeko gomendatutako neurrien inguruan oinarrizko informazioa errazten dizuegu. Ondorengo bi loturetan informazioa zuen eskura duzue:  –Nola eta noiz erabili maskara? –Maskara medikuen edo kirurgikoen erabilpena biztanlerian orokorrean (gaztelaniaz)

COVID-19 pandemiaren eskuhartzearen egonkortasunaren eta egoeraren hobetzearen ondorioz, Alcer Gipuzkoak trantsizio mailakatu bat hastea pentsatu du, eskaintzen dituen zerbitzu eta lan jarduerak burutzen jarraitzeko.  Zuen eskura duzue dokumentu informatiboa xehetasun gehiagorekin. 

Osasun Ministerioak, Plataforma de Organización de Pacientes-en (POP) eskaeragatik eta laguntzarekin, konfinamendu egoeran dauden adineko pertsonentzat eta osasun egoera kronikoan aurkitzen diren pertsonentzat jokabide gida landu du. Gidak, norbanakoaren zainketarekin (prebentziozko neurriak, ohitura osasuntsuak, ongizate emozionala, etabar) lotutako gomendioak eta informazioa emateaz gain, COVID-19 birusaren kutsadura saihesteko eranskin bakoitzean osasun egoera kronikoaren araberako gomendioak zehazten

Eusko Jaurlaritzak beste erakundeen (Gurutze Gorria, Caritas, Hirugarren Sektore sozialeko sareen sarea, eta, Boluntariotzako agentziak) lakindetzarekin, eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean, GUZTION ARTEAN izeneko ELKARTASUN SARE ANTOLATUA osatu du. Ekimenaren helburua  70 urtetik go­rako pertsonen eta/edo mendekotasun-egoeran edo bestelako kalteberatasun-egoeretan daudenei, beraien etxeetan bakarrik edo bikotekidearekin bizi direlarik, eta familiaren laguntzarik ez dutelarik, oinarrizko

Koronavirusaren aurrean hartutako neurri eguneratuen inguruan hitz egiten duten estekak zuen eskura dituzue.  Gipuzkoako Foru Aldundia COVID-19 Gipuzkoako Foru Aldundia – Gizarte Politika Eusko Jaurlaritza – Osasun Saila Osakidetza – COVID-19ari aurre egiteko asistentzia antolamendua Eusko Jaurlaritza – Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila         

Martxoaren 25ean, Trasplantearen egunaren ospakizuna izanik, trasplantatutako pertsonek “Viviendo nuevas oportunidades: #TrasplantadosEnCasa” titulopean kanpaina sustatu dute. Gaur egun, koronabirus (COVID-19) berriari lotutako infekzioagatik bizitzen ari garen krisi eta osasun larrialdi egoera honetan bultzatutako ekintza bat da. Informazio gehiagorako prentsa-oharra zuen eskura duzue.

COVID-19ari lotutako infekzioagatik bizitzen ari garen larrialdi egoeraren aurrean, Alcer Gipuzkoak eskaintzen dituen zerbitzuetan eta burutzen duen lan ekintzetan neurri batzuk hartu ditu. Hartutako neurriei buruz hitz egiten duen dokumentua eskuragai duzue.

ONT jakinarazpena / COVID-19

Asteazkena, 18 martxoa 2020 por

ONTak, Trasplanteen Erakunde Nazionalak, gaur egun jasaten ari garen koronavirus (COVID-19) berriari lotutako infekzioaren egoera dela eta, giltzurrun gaixotasuna daukaten pertsonei zuzendutako jakinarazpena igorri du. Kolektiboarentzat interesa izango duelakoan, dokumentua zuen eskura duzue.    

Hernaniko Inmakulada Ikastetxeko Erdi Mailako Erizaintzako Zaintza Osagarrien Heziketa Zikloko lehen kurtsoko ikasleak martxoaren 4ean Alcer Gipuzkoako lokal sozialera gerturatu ziren Elkartea eta elkarteak eskaintzen dituen laguntza programak ezagutzera, eta, organu emaitzaren inguruan hitz egitera. Giro eroso eta lasaiean giltzurrun trasplantatu baten testigantza entzuteko aukera izan zuten, trasplantatutako pertsonak gaixotasunaren eta trasplantearen bizipenaz hitz egin

Espainiako  Nefrologia Elkarteak dialisian dauden gaixo eta giltzurrun trasplantatuekin koronavirus gaixotasunaren pandemiaren  aurrean  eman behar den jokabide protokoloa argitaratu du. Kolektiboarentzat interesa izango duelakoan, dokumentua zuen eskura duzue.    

SUBIR