SARS-COV-2aren aurkako txertaketa // Donostialdea ESI
SARS-COV-2aren aurkako txertaketari aurre egiteko Donostialdea ESI-k dokumentu bat argitaratu du. Ministeriotik “lehen lerroan” dauden profesionalak lehenik txertatzeko gomendioa jarraituz, txertaketarako irizpide eta lehentasun batzuk ezarri ditu. Ondorengo dokumentuan txertaketarako lehentasunezko unitate/zerbitzuei buruzko informazioa azaltzen da.
- Publicado en Uncategorized @eu
2021 urte zoriontsua opa dizuegu!!
- Publicado en Uncategorized @eu
Alcer Gipuzkoak Paziente Bizia Programan partehartu du
Alcer Gipuzkoa Osakidetzako Paziente Bizia Programan partehartzen ari da formatu ezberdinetan. Honekin, gaixotasun kronikoak dituztenei edo horrelako gaixo bat zaintzeaz arduratzen direnei gaixotasun horiei buruzko informazioa eman nahi zaie, eta osasun egoera hobetzeko izan beharreko ohitura edo jokabideak azaltzearekin lagundu nahi da. Zehazki, urriaren 30ean bideokonferentzia bidez eta 6 asteko iraupena izango duen “Cuidando activamente
- Publicado en Uncategorized @eu
Arantxa Lazkanori, giltzurrun trasplantatua, EITB-eko “BIBA ZUEK” programan elkarrizketa
Urriaren 8an igorri zen EITB-eko “Biba Zuek” programan, Arantxa Lazkanok, giltzurrun trasplantatuak, gonbidatu bezala partehartu zuen. Arantxak, duela 29 urte trasplantatua denak, emaile ezezagunari eta beraien familiartekoei eskuzabaltasuna eta eskertza handia adierazi nahi izan die egiten duten keinu altruista dela eta. Esteka honetan duzue elkarrizketa ikusgai.
- Publicado en Uncategorized @eu
Osasun karpeta, online sistema bat pazienteak bere osasunaren gaineko kontrol handiagoa izan dezan
Euskal osasun-sistema eta haren profesionalak pertsonengana hurbiltzeko arreta ez-presentzialeko zerbitzu teknologiko berriak garatzen eta abiarazten jarraitzen du Osakidetzak. Teknologia berriei esker, hainbat kanal jar daitezke herritarren esku, osasun-arreta eskuragarriagoa eta unibertsalagoa izan dadin. “Nire Osasun-karpeta” Historia Kliniko Elektronikorako sarbidea da. Erabiltzaile bakoitzaren informazio kliniko eta sanitario guztia biltzen da hor, modu seguruan eta isilpean. Internet bidezko sarbidea
- Publicado en Uncategorized @eu
Trasplantatuek organu emaileari eta beraien familiartekoei eskertza erakutsi nahi izan diete Organu Emailearen Egunean
Organu Emailearen Egunarekin bat etorriz, 2020ko ekainak 3, bihotz eta giltzurrun trasplantatuak direnek eta baita beraien familiartekoek ere emaile ezezagunari eta beren familiartekoei eskuzabaltasuna eta eskertza handia adierazi nahi izan diete. Erreportajea DV Organu Emailearen Eguna (2020/06/03).
- Publicado en Uncategorized @eu
Diptikoa Alcer Gipuzkoa
Alcer Gipuzkoak diptiko informatibo bat egin eta publikatu du Gipuzkoako giltzurrun taldeari eskaintzen dizkion zerbitzu, kontaktu eta kokapenarekin. Informazio gehiagorako diptikoa eskuragai duzue.
- Publicado en Uncategorized @eu
Organu Emailearen Eguna
Atzo, ekainak 3, Alcer Gipuzkoak, Organu Emailearen Egunarekin bat eginda, Zuzendaritza Batzordeko bilera ospatu zuen. Bertan, Michelin Fundazioak giltzurrun kolektiboarentzat emandako maskaren banaketa egiteko aprobetxatu zuen.
- Publicado en Uncategorized @eu
Organu Emailearen Egunaren oroitzapena
Gaur, ekainak 3, Organu Emailearen Eguna da eta Alcer-Gipuzkoak egun hau ospatu nahi du emaile pertsonen eta familiartekoen solidaritatea eta eskuzabaltasuna eskertuz egiten duten keinu altruista dela eta. Nahiz eta gaur egun COVID19aren osasun krisi egoera bizitzen egon, giza-ehun eta organu emaileen aldeko mentalizazio soziala eta sentsibilizazioa sustatzen jarraitzen dugu.
- Publicado en Uncategorized @eu
Koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioak Euskadin
Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioen inguruan dokumentu bat sortu du. Dokumentua infografia ezberdinez osatua dago, hala nola, birusaren transmisioa nola saihestu, maskara nola eta non erabili, lantokietan hartu beharreko jokabideak, eta, garraio publikoetan eta erosketak egiterakoan nola babestu azaltzen da. Ongizate emozionalaren, elikaduraren, ariketa fisikoaren eta loaren garrantziaren inguruan ere informatzen da,
- Publicado en Uncategorized @eu